2012-11-25

GAZTEAK ETA ALKOHOLA

Gaur egun, gazteak hamabi-hamahiru urterekin hasten dira edaten. Hasieran joko gisa hartzen dute: boteloia egin edo tabernatara joan. Bertara bakarrik joatea ez da ohikoena izaten, normalean, taldean joaten dira eta gaua sartzearekin batera edaten hasten dira. Alkohola adinez nagusiak direnei eskatzen diete, bai tabernatan eta batez ere, boteloia egiteko garaian. Izan ere, dendetan askotan nortasun agiria eskatu eta alkohola eskuratu gabe geratzen direnez, inguruan dagoen helduren batengana joan eta mesedea eskatzen diote.
Alkoholak oso ondorio larriak izan ditzake, nahiz eta ez den beti horrela izaten. Normalean, guztiok izaten edo jasaten dugun ondorioetako bat bestondoa da, ajea. Gainera, zenbaitetan bezperako zenbait ekintza ez dira oroitzen edo zerbaitegatik damua sentitzen da. Orain arte aipatutako hauek konpontzea oso erraza izan daiteke, baina badira konpontzen horren errazak ez diren beste hainbat ondorio, edo agian, konpondu ere egin ezin daitezkeenak, Esate baterako, alkoholaren eraginez egunero alkohola edateko beharra izatea, alkoholismoa, hain zuzen ere. Ondorioz, alkohola ezin uztea. Beste ondorio bat, adibidez, alkoholaren ondorioz babesik gabeko harreman sexualak izan eta haurdun geratzea, ekintzarekin oroituz edo oroitu gabe.

Festa egunetan, eskuarki, anbulantziak hiri edo herriko puntu ezberdinetan aurkitzen dira, mozkortuta daudenek zerbait behar badute, benetan gaizki sentitzen badira, borrokaren bat egon bada... lagundu ahal izateko. Medikuak mozkorrekin kezkatu egiten dira eta gazteak mentalizatzeko kanpainak, iragarkiak... jarri ohi dituzte abian.

Gurasoek, normalean, beren seme-alaben egoera ezagutzen dutela uste dute. Hala ere, denetarik dago; badaude guztiaren berri duten gurasoak eta ezer ere ez dakitenak. Dakitenek ez dute beste aukerarik eta onartu egin behar izaten dute. Dena den, nahi duten gauza bakarra bere seme-alabak ongi egotea da. Ez dakitenek, aldiz, bere seme-alabek ez kontsumitzeko esperantza baino ez dute izaten.

Gazteok, normalean, edariak nahastu egiten ditugu, hau da, gau osoan ez da edari bera edaten, aldatu egiten da: zapore ezberdineko txupitoak, garagardoa, kalimotxoa edo kubatak. Gainera, askotan alkoholarekin batera porroak eta tabakoa kontsumitzen dira, eta hauen eragina areagotu egiten da.

Beraz, esan liteke, hauek direla gaur egungo errealitatearen ezaugarriak. Hala ere, gauza guztiekin bezala, kontrolatu egiten bada, ondorioak ez dira horren larriak izango.

Hemen dekozue URLa:
http://www.noticiasdenavarra.com/2010/04/15/sociedad/gazteak-eta-alkohola

No hay comentarios: