2012-12-17

ONGI ETORI GIZARTE ETA HEZKUNTZA MUNDURA, ESPERO DUT ZUEN GUSTUKOA IZATEA

HEZKUNTZA. ESPAINIAKO GOBERNUAREN ERREFORMA Hegoaldeari eskumenak murriztuta, hezkuntza zentralizatzera jo du PPk Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herriko curriculumaren %65 ezarriko du hezkuntza erreformarekin; gaur egun, %55 agintzen du Hezkuntza sistema «homogeneoa» nahi du Wertek, «gutxieneko edukiak bermatzeko» GARIKOITZ GOIKOETXEA Azken 30 urteetan izandako hezkuntza erreformak. Ikastetxe bereizleen itunak bermatu dituzte erreforman Herritartasunerako Heziketa, Lehen Hezkuntzatik kanpora ESANA. ISABEL ZELAA. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ESANA. ARANTZA TAPIA. Espainiako Kongresuko EAJren ordezkaria ESANA. IKASLE ABERTZALEAK ESANA. ANTONIO BASAGOITI. EAEko PPren presidentea Zentralizatzeko apustua egin du Espainiako Gobernuak hezkuntza erreforma aprobetxatuta. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak zeresan gutxiago izango dute datorren urtetik aurrera curriculuma erabakitzean. Madrilek ezarriko du gehiena, eta orain baino gehiago: ikastetxeko edukien %65, orain baino hamar puntu gehiago, autonomia erkidegoetako gobernuen kaltetan. Madrilen jarrera zein izango den argi utzi du, gainera, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak: «Estatuaren eskumena da oinarrizko legeak egitea eta ebaluazio irizpideak zehaztea, eta curriculumaren %65 ere ezarriko du». Kudeaketa geratu da erkidegoen esku. «Ez da zentralizazio prozesua, beraz, erkidegoek ere jarraituko baitute eskumen batzuk izaten». Espainiako Gobernuak atzoko bileran onartu zuen aurreproiektua. Ministroaren bigarren pausoa da: mozketak lehen, eta erreforma orain. Onartu du murrizketek eragina izango dutela. «Badakigu garai zailean datorrela aldaketa, baina ezinbestekoa dugu». ESKUMENAK Curriculuma, Madrilen esku Erkidegoek gaitegia moldatzea ez du ondo ikusten Wertek: «Ezin dugu onartu hamazazpi hezkuntza sistema egotea». Kalterako dela uste du: «Moldaezina da edukien sakabanaketa. Emaitza apalak izatea horrekin azaltzen da». Erakunde bakoitzari zer lan dagokion zehaztuko dute, ministroaren hitzetan. «Urteetan legeak pilatzen joan dira, eta behingoz argitu beharko dugu zein diren bakoitzaren eskumenak». Estatuak jarraituko du izaten aginte zabalena, eta orain, zabalagoa. Erkidegoek kudeaketa lana izango dute batez ere, edukiak ezartzeko eskumena gutxitu baitiete. Ikastetxeek curriculumeko edukiak zehaztuko dituzte, eta metodologiaren ardura izango dute. Eskolen egituretan aldaketak egiteko asmoa ere iragarri du ministroak, baina ez du eman xehetasunik: zuzendariek ahalmen gehiago izango dute. Irakasleen Estatutua prestatzen ari da Wert. Hezkuntza sistemak «homogeneoa» izan behar du, PPren gobernuaren iritzirako: «Gure ardura da erkidego guztietan gutxieneko ezagutza batzuk bermatzea». Areago, Europako Batzordearen txosten bat erabili du hori justifikatzeko; ranking bat egin du erkidegoz erkidego, eta alde handiak ikusi ditu batzuetatik besteetara. IKASGAIAK «Arreta galtzekoak», kanpora Horiekin ere badu kezka ministroak, Espainiak nazioarteko probetan eta zerrendetan lortzen duen maila eskasaz. Irtenbidea: azterketa horietan kontuan hartzen dituzten ikasgaiei ordu gehiago ematea. Gaztelania (eta Euskara, ereduaren arabera), Ingelesa, Matematika eta Zientzia eskolak areagotu egingo dituzte. Wertek esana du ikasleei «arreta galarazi» egiten dietela ikasgai batzuek. Orduak murriztuko dizkiete irakasgai horiei, edo kendu egingo dituzte zuzenean. Ez dute zehaztu zein izango diren. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan hautazko ikasgaiak izaten dituzte ikasleek, norbere bidea hartzen hasteko. Horiek nabarmen gutxitzeko asmoa du PPren gobernuak. Indartuko dituzten horiek daukate garrantzia, Werten esanetan: «Bizitza guztian ikasteko zimendua horiekin edukiko dute ikasleek». AMAIERAKO AZTERKETAK Selektibitaterik ez da egongo Nazioarteko probetako edukiekin batera, beste azterketa batzuk bultzatuko dituzte. Irakats-aldi bakoitzaren amaieran proba bat izango dute ikasle guztiek. Aldaketa bat egin du Wertek, hala ere: Lehen Hezkuntzan, 12 urterekin, ikasleek aldi osoan ikasitakoaren azterketa bat egitea nahi zuen, eta gainditu ezean errepikatu beharra izatea. Azkenean, bi aldiz egingo dute azterketa —3. mailan eta 6. mailan—, eta helburua izango da ikasleen maila zein den jakitea, aurrera segitzeko laguntzarik behar duen ikusteko. Azterketa ez gainditzeak ez du errepikatu beharra zuzenean eragingo: maisu-maistrek erabakiko dute hori. Hizkuntzei eta Matematikari buruzko ariketak izango dituzte ikasleek. Hego Euskal Herrian lehen ere egiten dituzte diagnosi erako azterketa horiek. DBHn eta Batxilergoan, ordea, nahitaezkoa izango da amaierako azterketak gainditzea; bestela, ez dute titulurik emango. Notak honela kalkulatuko dituzte: DBHn, zazpi puntu izango dira eskolako irakasleek jarritakoak, eta hiru, amaierako probari dagozkionak; Batxilergoan, sei puntu eskolakoak, eta lau, azken azterketakoak. Horren ondorio zuzen bat: selektibitatea desagertu egingo da. Itxura bereko proba izango da Batxilergo amaierakoa, diferentzia batekin: batez ere Madrilek jarriko du azterketa, ez unibertsitateek. Printzipioz, probaren ostean egindako emaitza hartuko dute kontuan unibertsitatean nor hartu erabakitzeko. Baina beste bide bat zabaldu du Wert ministroak: «Unibertsitateek aukera izango dute sarbiderako baldintza gehiago ere jartzeko». Gaur egun, zenbait ikasketatarako egiten dituzte proba bereziak eta elkarrizketak. Amaierako proba horiek Madrilgo gobernuak erabakiko ditu gehienbat —guztian du zerikusia %65eko muga horrek—, eta «izaera nazionala» izango dute. Kontrolerako tresna izango dira, gobernuak esana baitu zer ikasten duten zaintzeko asmoa daukala. Azterketen emaitzei buruzko ondorioak publiko egingo dituzte, eskolaz eskola eta erkidegoz erkidego. «Geure PISA izango da», azaldu du Wertek. Bestela esanda: eskolen rankingak egingo dituzte, emaitzak oinarri hartuta. SISTEMAREN EGITURA Lanbide Heziketa helburu Hezkuntza sistemak orain arteko egitura izango du oro har: 16 urtera arte derrigorra izango da eskolara joatea eta irakats-aldien banaketak ere berdin jarraituko du. Bigarren Hezkuntzan eta LH Lanbide Heziketan daude aldaketak. Azkenean Batxilergoak eta Erdi Mailako Lanbide Heziketak ez dituzte hiru urte izango —hori iragarri zuen Mariano Raxoik inbestidura saioan—. DBHko azken urtea, laugarrena, aldatuko dute: hastapeneko ikasturtea izango da, gero Batxilergoa edo Lanbide Heziketa, zer ikasi nahi den. Adar batetik edo bestetik jo, ezberdina izango da amaierako proba. Aukera orain baino urtebete lehenago, 15 urterekin, egin beharko da. Madrilgo gobernuaren xedea da Lanbide Heziketara orain baino jende gehiago bideratzea. Zein ikasle da kontua. «Berdintasuna sustatu behar da, baina guztiek ez dute talentu bera», esan zuen atzo bertan Wertek. Lehen ere iradoki izan du nota kaskarragoak dituztenak bideratu nahi dituela LHra. Lanbide Heziketako eredua aldatu egingo dute. Heziketa duala izango da: goizean eskolara joango dira, eta arratsaldean, lantokira, ofizioa ikastera. Hegoaldean badago horrelakorik dagoeneko. Erdi Mailako titulua aterata, errazagoa izango da Goi Mailako Lanbide Heziketara pasatzea. Azterketa bat zegoen orain arte; zubia ikasgai osagarrien bidez egin ahalko da. Xedea: Batxilergora jende gutxiagok jotzea —gehiegi joaten dira orain, Werten ustez—. Lanbide Hastapeneko Programak kendu egingo dituzte. DBHn komeriatan dabiltzanak hara igortzen zituzten, lanbide bat ikasi eta graduatua lortzeko modua izan zezaten. Aurrerantzean, Oinarrizko Lanbide Heziketarako Programak izango dira; bi urtekoak izango dira, eta derrigorrak. Bide hilak izango dira plan horiek: ikasleei ez diete titulurik emango beste ikasketa batzuetarako. Lanera zuzenean jo beharko dute, DBHko graduatua ere izan gabe.

HEZKUNTZA

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/997426/hezkuntzaerreforma--hezkuntza-kalitatea-hobetzeko-werten-erreforma/

2012-12-03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 






EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Euskararen Nazioarteko Egunean, euskara protagonista nonahi
Euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago giltzarria. Horrela, 1949.urtean Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan egindakoari jarraipena emango diote gaur.
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek, erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…), Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko. Horrela, 1949.urtean Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan egindakoari jarraipena emango diote gaur. Gasteizen, euskara sustatzen lagundu duten gasteiztarrei Lazarraga sariak banatu dituzte, Gasteizko Bibat Museoan. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Abel Enbeita bertsolaria, Cuadrabus garraio enpresa, Gometegui bulego teknikoa, Assa ikastola eta Villa Lucia ardandegia saritu dituzte. Arabako hiriburuan abenduak 5a bitartean Euskararen inguruko ekitaldiak egingo dira. Bilbon, abenduaren 3an harrera ekitaldia egingo da Arriaga Antzokian, eta Bizkaiko herrietan ere izango dira jarduera bereziak. Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gaztezulo aldizkariak "Ika-Mizka" mahainguruak antolatu dituzte, gazteak euskarari buruz solas daitezen. Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak "Surfeatu euskararenolatua mundu osoan" kanpaina aurkeztu dute, Surfilm Festibal zinemaldiarekin batera. Besteak beste, surflarien telebista independiente garrantzitsuenak, Korduraoy.tv-k, euskarari buruzko azalpenak emango ditu eta Zyrus Sutton zinegile ezagunak hiru film labur grabatuko ditu surfa eta euskarari buruz. Gainera, Mintzalaguna ekimenari jarraipena emanez, Mintzanet tresna aurkeztu dute Donostiako Udalak eta Mara Mara hizkuntza zerbitzuak. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Gobernuak hizkuntza gutxituen aurrean har ditzakeen neurriei begira ospatuko dute Euskararen Eguna, Europako hizkuntza murriztuen gutuna berresten duen ala ez alegia. Euskararen erakunde publikoak onartu du lan handia dagoela egiteko hizkuntzari dagokionez eta, bereziki, erabilpena sustatzeko. Kirmen Uribe Bordelen Astelehenean,Euskararen Egunean bertan, Bordelen hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bordeleko Euskal Etxeak, Jaurlaritzako Kultura sailak eta Cervantes Institutuak lagunduta. Hasteko, arratsaldeko seietan Kirmen Uribe idazleak, Espainako literatura sari nazionala (2009) lortu zuen Bilbao- New York – Bilbao eleberria aurkeztuko du Cervantes Institutuaren egoitzan. 2012an frantses argitaratu zuen liburua Gallimard-ek. Ondoren, zazpi eta erdietan, Kimuak programako hainbat laburmetrai izango dira ikusgai Euskal Etxean. Emanaldiaren ondoren partehartzaileek euskal mahai baten inguruan edateko eta jateko aukera izango dute. Boisen euskaraz kantari Amaitzeko, Boisen abenduaren 3an hiriko euskara ikastaroetako ikasle eta irakasleek elgarretaratzea egingo dute, Euskeraren Eguna batera ospatzeko eta euskara praktikatzeko. Klase dibertigarri batekin hasiko dute gaua eta ondoren Leku Ona jatetxean pintxo jana egingo dute eta klasean ikasitako kantuak abestuko dituzte. Ekimen instituzionalak 2010ean, Legebiltzarrean, adierazpen instituzionala onartu zuten: “Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”. Eusko Legebiltzarrak ekitaldi berezia egin du aurten 30 urte bete dituen Euskararen Legea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea, hizpide izanez. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aurpegiak deitzen den kanpaina jarri du abian. Kanpaina azaroaren 24an hasi da eta abenduaren 3an bukatu, eta, horrela, bi datak uztartu dira. Kanpainaren bidez euskarak dituen aurpegi anitzen berri eman nahi da: gazteak eta ez hain gazteak, gizon eta emakumeak, bertoko jendea eta atzerritik etorritakoa... Kanpainarako egin den bideoko abestiak dioen bezala, "euskarak milaka aurpegi ditu". Urgellek euskaldun berrien ekarpena goraipatu du Blanca Urgell jarduneko Kultura sailburuak euskaldun berrien ekarpena eta euskararen presentzia areagotzeko gizarteak eginiko lana goraipatu du. Azken urteetan eleaniztasunean lortutako aurrerapausoak baloratu ditu sailburuak, baina orandiik "euskararen erabilera eta etorkizuna bermatzeko bide luzea" dagoela azpimarratu du. Bide hori "akordiotik" egin behar dela azpimarratu du. "Gizarteak euskara hedatzeko egin duen ahalegina" nabarmendu du eta "etxetik kanpo euskara ikasi dutenen esfortzua" egin dutenei "omenaldia" egiteko beharrezkoa dela uste du. Ikerketa proiektua EITBk eta EHUk "Kalkoen Behatokia" proiektua aurkeztu dute. Ekimenaren helburua euskararen kalkoak aztertzea da. Proiektua EHUKo ikertzaileek egin dute EITBk emandako irratiko, telebistako eta Interneteko hainbat testurekin. Zalantzak begiratzeko aplikazioa UPVren webgunean dago. Nafarroaren eguna Gainera, Nafarroaren eguna da gaur. Xabierreko gazteluko mezak abiaraziko ditu Nafarroaren eguneko ekitaldi ofizialak. Eguerdian, Iruñean, aurten 25 urte bete dituen Nafarroako Unibertsitate Publikoari urrezko domina emago dio Yolanda Barcina presidenteak. Ekitaldi ofizialetik kanpo, Nafarren biltzarra ospatuko da Iruñean, Orreaga fundazioak antolatuta. Historia Euskararen Egunaren aldeko lehen aldarrikapenak antzinatik datoz: Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerki eta olerki zein bertsolari egunak… 1949an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak lehenengo Euskararen Eguna. Gaur egun, orain dela 20 urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste %8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.

2012-11-27

GAUR EGUNGO GAZTERIA NATIBO DIGITALAK DIRA, GURE ARBASOAK ALDIZ, ETORKIN DIGITALAK

2012-11-25

Nire gustuko bideo bat:



MOTIBAZIOAREN INGURUKO BIDEO BATZUK:




Algunas veces sentimos que existen limitantes en nuestras vidas, creo que el limite lo ponemos nosotros y somos nosotros los que decidimos hasta donde queremos llegar, si queremos avanzar hasta el exito o si queremos contemplar de lejos a quienes lo alcanzan.  


ESTERIOTIPOEN ADIBIDE BATZUK:




Beste adibide bat:

ZER DIRA ESTEREOTIPOAK?


ZER DA MOTIBAZIOA?


BERRI BAT:

Hurrengo web orrialdean, esteriotipo gaiari buruzko gertaera erreal bat dago.
Bestalde, esan dezaket,  honen atzean homofobia ere dagoela:

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/11/23/actualidad/1353697227_827664.html

ZIGORREI BURUZKO ZENBAIT BIDEO INTEREGARRI







ZIGORRAK GAUR EGUN


Gaur egun zigorrak oraindik mantentzen dira naiz eta guztiok jakin ez dutela funtzio pedagogikorik. Erabilienak, pentsarazten egiten duten zigorrak dira, nahiz eta gaur egun zigor fisikoa jadanik desagertzear dagoen, guraso askok azken baliabidetzat erabiltzen dute gaur egun.

Gehiago zehazteko, hainbat eta hainbat klaseetan, irakasleok pentsatzeko txokoa edo lekua sortu dute. Han txarto portatzen diren umeak beraien portaeraz pentsatzera bidaltzen dituzte. Izan ere, umea egindakoaz kontziente izan behar du, zigorra erabilgarritasuna izan dezan.

Bestalde, etxean ere gaur egungo guraso askok halako teknika erabiltzen dute baita, umea txarto portatzen denean bere gelara pentsatzera bidaltzen baitute. Suposatzen delako umea bere portaera txartzat jo behar duela berriz ez errepikatzeko.

Baina nahiz eta denboran zehar aldaketak izan dituen, zigor fisikoaren azken aztarnak aurkitu ditzakegu gaur egun ere. Zenbait guraso eta irakaslek, azken hauek gutxiago noski, zaplaztekoa erabiltzen dute umearen portaera aldatu nahian. Arraroa badirudi ere, askok pentsatzen dute joera agresibo bat ikasteko balio daitekeela.

Gaur egun gainera, beste hainbat baliabide aurkitu ditzakegu gure umeen portaera txarrak aldatu nahi baditugu, adibidez jokaeraren aldaketa deritzona. Teknika honen bidez, umearen jokaera aldatzen joaten da agresibitaterik eta zigorraren beharrik gabe.

Bukatzeko, gaur egun baliabide ugari ditugu jokaera txarrak ekiditeko, baina betidanik erabiliak izan direnak erraztasuna eta betikotasuna dela eta erabiltzen dira oraindik. Nahi izanez gero, teknika berriak daude, askoz ere eraginkorragoak eta inolako biolentzia erabiltzen ez dutenak.

ZIGORRAK

Giza talde batean bizitzerakoan, umeak arauak eta muga batzuk daudela sentitu behar du. Giza arauak eta muga hauek umea ziurtasuna sentitzeko laguntzen dute, hau dela eta arau hauek aldaezinak izan behar dira.

Batzuetan handiek ez dakigu nola egin umeek arauak ulertzeko, eta indargabe sentitzen gara haien zailtasunen aurrean. Hori dela eta, asmatzen ditugu zigorrak deituriko ekintza moralak.

Kanpoko arauak hartzen dituzten unetik haien arauak bihurtzen dira. Zoritxarrez, ume gehienak giza arauak ikasten dituzte helduok jartzen dugun autoritateen bidez. Ume batek, zigorra ez jasateko edo maitekor hitzak jasotzeko ondo portatzen da. Alderantziz, bere jokaera moldatu egin ahal duenean, presiorik gabe, esana egiten du, baina ez kanpoko araua izateagatik baizik eta, bera arau hori eraiki duelako. Hau guztia dela eta, besteekin egiten dituen harremanak oso onak izango dira, umea, besteei tratatuko die berari tratatzea gustatzen zaion bezala. Hau da pertsona kooperatiba eta beregain deitzen duguna.
0-4 urteko ume bat oso urrun dago berezko sistema morala eraikitzeko, baina, bere alboan dauden helduek lagundu ahal dute umea berezko sistema lortzen.
 
Hau lotuta dago egozentrismoarekin, umea berarena ez den edozein ikuspuntu ez du kontuan hartzen. Ez da konturatzen, besteok bere ideiak, desioak, sentimenduak, intentzioak ezberdinak dituztela. Pixkanaka - pixkanaka, gauza horiek ezagutzen joango da, baina oraindik ezin dio bere berehalako desioei uko egin.
 
Zer egin zigor bat jarri baino lehen?
 
Arau bezala hau jarriko dugu: Hitzekin adierazi bere sentimenduak.
  1.  Sintonizatu umea bizitzen ari den egoerarekin.
  2. Ondorioak azaldu.
  3. Beste hautakizun bat bilatu.
Nire gustukoa den abesti bat da , non gure gizartea deskribatu egiten du, esan beharra dago, urte batzuk dituela, orduan, gauza batzuk aldatu dira, baina gehien bat esaten duena egia da.


BULLYING

Bideo honetan ikusi dezakegu Bullying-a zer den,  Bullying-aren kasu bat eta zer egin dezakegun horri aurre egiteko:




ZER EGIN BULLYNG-ari AURRE EGITEKO?

Hemen dago, soluzio bat:

 
 

ZER DA BULLYING-a?


Eskolan epe luze batez jasaten diren edozein motatako, fisikoak, psikologikoak edo hitzezkoak, hauek ikasleen artean jasaten dira. Kasu gehienetan tratu txar hauek emozionalak izaten dira eta jolastorduetan edo klasean bertan ematen dira. Gertakari hauen protagonistak nerabezaroan sartzear dauden umeak izaten dira, gehienetan kaltetua neska izaten da.

Bullying eskolan gertatzen den muturreko indarkeria da. Indarkeri mota hau era jarraitu baten ematen da eta erasotzaileak askotan kideen konplizitatea indiferentzia edo isiltasuna lortzen du. Horrela erasotzaileak, biktiman beldurra eragiten du eta baita ezer ez esatea. Normala izaten da kasu hauetan, biktimak eskola joatearen beldurra izatea eta bere eguneroko bizitzan urduritasuna sentitzea edo triste egotea eta baita bakartia izatea. Kasu askotan suizidioaren ideia agertu daiteke.
Tratu txarrak hainbat motatakoak izan daitezke:
·      Gizarte-bazterketa eta marjinazioa.
-       Norbait baztertzea. (Pasiboa)
-       Parte hartzen ez uztea. (Aktiboa)
·      Hitzezko erasoa.
-       Norbait iraintzea. (Zuzena)
-       Ikasleaz gaizki hitz egitea. (Zeharkakoa)
-       Ezizenak jartzea. (Mistoa)
·      Zeharkako eraso fisikoa.
-       Norbaiti gauzak ezkutatzea.
-       Gauzak apurtzea.
-       Gauzak lapurtzea.
·      Eraso fisiko zuzena.
-       Norbait jotzea.
·      Larderia/ xantaia / mehatxua.
-       Beldurra sartzeko norbait mehatxatzea.
-       Gauzak egitera derrigortzea.
-       Armen bidez mehatxatzea.
·      Sexu jazarpena edo abusua.
-       Sexu-jazarpena egitea.
-       Sexu-abusua egitea.
Biktimaren ezaugarrien arabera ere tratutxarrak hainbat motatakoak izan daitezke: arrazista, homofobikoa, sexista, urritasuna duten ikasleei egindakoa, etab.
Tratu txarren ondorioak:
Biktimarentzat: eskola-porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, gogobetetasun eza edo gustura ez egotea, barne-herstura, zorigaitza, nortasun-arazoak eta garapen orekaturako arriskua.
Erasotzailearentzat: delituzko jokabide bihur daitekeenaren lehen urratsa izan daiteke, boterea erasoan oinarritzen dela interpreta dezake eta helduarora iristen denean ere joera bera izan. Indarkeriazko egintza gain-baloratzera ere irits daiteke, gizartean onartzen eta saritzen den jokabidea dela pentsatuz.
Lekuko diren ikaskideentzat: jokabide horrek bidegabekeriaren aurrean jarrera pasiboa eta erosoa izatera eraman ditzake eta, ondorioz, pertsonaren balioari buruzko interpretazio okerra egin dezakete.

DROGAK GAUR EGUNGO GAZTERIAN

Gaur egun, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean.

Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko.

Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.

GAZTEAK ETA ALKOHOLA

Gaur egun, gazteak hamabi-hamahiru urterekin hasten dira edaten. Hasieran joko gisa hartzen dute: boteloia egin edo tabernatara joan. Bertara bakarrik joatea ez da ohikoena izaten, normalean, taldean joaten dira eta gaua sartzearekin batera edaten hasten dira. Alkohola adinez nagusiak direnei eskatzen diete, bai tabernatan eta batez ere, boteloia egiteko garaian. Izan ere, dendetan askotan nortasun agiria eskatu eta alkohola eskuratu gabe geratzen direnez, inguruan dagoen helduren batengana joan eta mesedea eskatzen diote.
Alkoholak oso ondorio larriak izan ditzake, nahiz eta ez den beti horrela izaten. Normalean, guztiok izaten edo jasaten dugun ondorioetako bat bestondoa da, ajea. Gainera, zenbaitetan bezperako zenbait ekintza ez dira oroitzen edo zerbaitegatik damua sentitzen da. Orain arte aipatutako hauek konpontzea oso erraza izan daiteke, baina badira konpontzen horren errazak ez diren beste hainbat ondorio, edo agian, konpondu ere egin ezin daitezkeenak, Esate baterako, alkoholaren eraginez egunero alkohola edateko beharra izatea, alkoholismoa, hain zuzen ere. Ondorioz, alkohola ezin uztea. Beste ondorio bat, adibidez, alkoholaren ondorioz babesik gabeko harreman sexualak izan eta haurdun geratzea, ekintzarekin oroituz edo oroitu gabe.

Festa egunetan, eskuarki, anbulantziak hiri edo herriko puntu ezberdinetan aurkitzen dira, mozkortuta daudenek zerbait behar badute, benetan gaizki sentitzen badira, borrokaren bat egon bada... lagundu ahal izateko. Medikuak mozkorrekin kezkatu egiten dira eta gazteak mentalizatzeko kanpainak, iragarkiak... jarri ohi dituzte abian.

Gurasoek, normalean, beren seme-alaben egoera ezagutzen dutela uste dute. Hala ere, denetarik dago; badaude guztiaren berri duten gurasoak eta ezer ere ez dakitenak. Dakitenek ez dute beste aukerarik eta onartu egin behar izaten dute. Dena den, nahi duten gauza bakarra bere seme-alabak ongi egotea da. Ez dakitenek, aldiz, bere seme-alabek ez kontsumitzeko esperantza baino ez dute izaten.

Gazteok, normalean, edariak nahastu egiten ditugu, hau da, gau osoan ez da edari bera edaten, aldatu egiten da: zapore ezberdineko txupitoak, garagardoa, kalimotxoa edo kubatak. Gainera, askotan alkoholarekin batera porroak eta tabakoa kontsumitzen dira, eta hauen eragina areagotu egiten da.

Beraz, esan liteke, hauek direla gaur egungo errealitatearen ezaugarriak. Hala ere, gauza guztiekin bezala, kontrolatu egiten bada, ondorioak ez dira horren larriak izango.

Hemen dekozue URLa:
http://www.noticiasdenavarra.com/2010/04/15/sociedad/gazteak-eta-alkohola

IKT ETA EUSKARA

Hemen usten dut Power Point interesgarri bat.:



IKT eta EMOZIOAK: talde aurkezpena

Hemen usten dut IKT ikasgaian aurkeztutako bideoa. gure gaia IKT eta EMOZIOAK zen. Horren ondorioz, bideo hau egitea pentsatu genuen. denbora asko eman genion hau egiteko. gainera aurkezpen honetarako, Glogster bat eta POWER POINT bat egin genuen.

BIDEOA:




GLOGSTER: