Gaur egun zigorrak oraindik mantentzen dira naiz eta
guztiok jakin ez dutela funtzio pedagogikorik. Erabilienak, pentsarazten egiten
duten zigorrak dira, nahiz eta gaur egun zigor fisikoa jadanik desagertzear
dagoen, guraso askok azken baliabidetzat erabiltzen dute gaur egun.
Gehiago zehazteko, hainbat eta hainbat klaseetan,
irakasleok pentsatzeko txokoa edo lekua sortu dute. Han txarto portatzen diren
umeak beraien portaeraz pentsatzera bidaltzen dituzte. Izan ere, umea
egindakoaz kontziente izan behar du, zigorra erabilgarritasuna izan dezan.
Bestalde, etxean ere gaur egungo guraso askok halako
teknika erabiltzen dute baita, umea txarto portatzen denean bere gelara
pentsatzera bidaltzen baitute. Suposatzen delako umea bere portaera txartzat jo
behar duela berriz ez errepikatzeko.
Baina nahiz eta denboran zehar aldaketak izan dituen,
zigor fisikoaren azken aztarnak aurkitu ditzakegu gaur egun ere. Zenbait guraso
eta irakaslek, azken hauek gutxiago noski, zaplaztekoa erabiltzen dute umearen
portaera aldatu nahian. Arraroa badirudi ere, askok pentsatzen dute joera
agresibo bat ikasteko balio daitekeela.
Gaur egun gainera, beste hainbat baliabide aurkitu
ditzakegu gure umeen portaera txarrak aldatu nahi baditugu, adibidez jokaeraren
aldaketa deritzona. Teknika honen bidez, umearen jokaera aldatzen joaten da
agresibitaterik eta zigorraren beharrik gabe.
Bukatzeko, gaur egun baliabide ugari ditugu jokaera
txarrak ekiditeko, baina betidanik erabiliak izan direnak erraztasuna eta
betikotasuna dela eta erabiltzen dira oraindik. Nahi izanez gero, teknika
berriak daude, askoz ere eraginkorragoak eta inolako biolentzia erabiltzen ez
dutenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario